Irakurtzeko iradokizunak

Irakurtzeko iradokizunak

Irakurri aurretik oso garrantzitsua da haurrak motibatzea, hipotesiak egitea… Sustatu ditzakegun prozedurak hauek izan daitezke:

  • Liburuaren azala zertaz izando den komentatu.
  • Idazlea eta ilustratzaileak zeintzuk diren ikusi.
  • Liburuaren gaiari buruz zer dakigun adierazi edota gai horri lotutako beste gai batzuen inguruan dakitenaz hitz egin edo azalpenak eman.

 

IRAKURRI BITARTEAN berriz aukera eman behar zaie galderak egiteko, eta irakurritakoak ulertzen duten ziurtatu. Fase honetan honako jarduerak proposa daitezke:

  • Liburua irakurri hala gertakariei buruz hipotesiak egin (nola jarraituko du historioa, nola amaituko du…); eta irakurtzen ari diren testuari buruz hitz egitera bultzatu.
  • Ulermen-arazorik ote duten galdetu eta antzeman. Hitz edo esamolde berriak argitu, edo testuiguruagatik ondorioztatu, zalantzak argitu; eta behar izan ez gero testua berriro irakurri eta irakurritakoa laburbildu.

 

IRAKURRI ONDOREN honako jarduerak proposa daitezke:

  • Irakurritakoa laburbildu, edo muina identifikatu.
  • Irakurri eta ikusitako irudiei buruzko balorapena.

No comments yet.

COOKIE-EN ERABILERA

Elarenmunduak.com-en geure eta beste batzuen cookieak erabiltzen ditugu nabigatzeko esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, gure cookieen politika. onartzen duzula ulertuko dugu.