-
ADEITASUNA
Besteekiko jarrera adiskidetsua, atsegina eta adeitsua.
-
ADISKIDETASUNA
Adiskidearena den berezko jarrera leial eta solidarioa.
-
AHALEGINA
Indar fisikoaren erabilera bortitza. Ausardiaren erabilera bortitza edo animoaren jarduera. Animoa, indarra, adorea. Helburu bat lortzeko elementu neketsuak erabiltzea.
-
AUSARDIA
Kemena, energia eta borondatea egoera zail edo txarrei aurre egiteko.
-
AUTOKONTROLA
Norbera kontrolatzeko gaitasuna.
-
BAIKORTASUNA
Gauzak edo pertsonak beren alderdirik positiboen edo atseginenean ikusteko eta juzgatzeko joera.
-
BAKEA
Lasaitasun eta baretasun egoera. Gerran ez dagoen nazio baten egoera.
-
BARKAMENA
Pertsona batek inork bere aurka edo besteen aurka egindako okerra ahaztearen ekintza eta emaitza, edo berarekin beste pertsona batek duen zorra edo beharra kontuan ez hartzearena.
-
Berdintasuna
Ezberdinak izaki, giuztiok gara berdin, beraz ez da inor baztertua izango genero, arraza, hizkuntza, kultura, uste, sinismen edo beste edozein arrazoi pertsonal edo sozialarengatik.
-
BIZITZA OSASUNTSUA
Bizi-kalitatea eta osasuna, gorputza zaintzetik harago doan bizimodu ukaezina.
-
DISKREZIOA
Jakiten den edo pentsatzen den zerbait ez esateko zuhurtzia edo tentua. Neurritsua, zuhurra eta zentzuduna den pertsonaren ezaugarria.
-
ELKARTASUNA
Arrazoi bati edo besteen interesari laguntzea.
-
ERANTZUKIZUNA
Pertsona baten konpromiso edo zainketa gaitasuna bere buruarekin eta inguruko guztiarekin.
-
ERRESPETUA
Pertsona edo gauza baten balioa gogoan hartzea eta aitortzea, eta ondorioz horri huts ez egitea.
-
ESKUZABALTASUNA
Laguntzen duen eta trukean ezer itxaron gabe daukana ematen duen pertsonaren ezaugarria.
-
FEDEA
Arrazoiaren eta borondatearen atxikimendua beste pertsonen edo Jainkoaren bitartekaritzaren bidez bakarrik lortu daitezkeen egiei.
-
GAINDITZEA
Muga bat gainditzearen edo oztopo edo zailtasun bat menderatzearen ekintza.
-
GARBITASUNA
Zerbaitetik zikinkeria edo orbana kendu edo ezabatzean oinarritzen den ekintza.
-
GIZABIDEA
Edukazio ona eta besteenganako errespetua erakusten duen jokabide zuzena eta egokia.
-
GIZATASUNA
Portaera sozialeko jarraibide minimoei dagokie, kolektibitatean bizi ahal izateko, Aberria errespetatzeko, gizartea osatzen duten gainerako norbanakoak kontuan hartuta, taldearen kulturaren arabera aldatzen diren portaera eta hezibide arauak jarraituta.
-
GOGOA
Irrikatzen edo jarraitzen den zerbait gertatuko edo jazoko den esperantza.
-
HEZIBIDEA
Gizarte arauekin bat datorren portaera. Pertsona batek dituen ezagutza eta trebetasunen multzoa.
-
INTEGRAZIOA
Pertsonen ahalmena bere desioen arabera aritzeko antolatutako gizarte baten eta zehaztutako arau-mugen barruan.
-
IRMOTASUNA
Pertsona bat ahaleginean jarraitzera bultzatzen duen indarra, helburua lortzeko amore eman gabe.
-
ITXAROPENA
Gauza bat lortzeko, nahi den gauza hori beteko delako konfiantza.
-
JARRAIKORTASUNA
Jarrera eta ideietan edo gauzak egitean dedikazioa eta irmotasuna. Animoaren irmotasuna eta pertseberantzia. Gauzaren bat modu frogagarrian jasota geratzearen ondorioa.
-
Jendetasuna
Gizarte-arauei ondo egokitzen zaien jokamoldea. Pertsona batek dauzkan trebetasunen eta ezaupideen multzoa.
-
JUSTUTASUNA
Pertsona ondraduaren ezaugarria, arau moralen arabera aritzen den pertsonarena, egia esanez eta justua izanez.
-
KARITATEA
Besteengatik interesatzera eta behartsuei lagundu nahi izatera bultzatzen duen sentimendua edo jarrera.
-
Konfiantza
Hurbiltasuna, erraztasuna eta zintzotasuna adiskideen, senideen edo beste pertsonen artean. Pertsona edo gauza batengan itxaropen sendoa izatea. Nork bere buruan duen segurtasuna.
-
KONPROMISOA
Hartutako erantzukizuna edo beharra.
-
LAGUNTASUNA
Pertsonen artean konfiantzazko harremana eta adiskidetasun eskuzabala. Estimu pertsonala, garbia eta eskuzabala.
-
MAITASUNA
Pertsona edo gauza batekiko estimu bizia edo joera. Pertsonen artean estimu handiko balio positiboa.
-
OBEDIENTZIA
Agintzen duen pertsonaren borondatea, arauak ezartzen duena edo legeak agintzen duena betetzea.
-
ONTASUNA
Ongia egiteko joera naturala. Leuntasuna, adeitasuna, onaren ezaugarria.
-
ORDENA
Gauzak dagokien lekuan jartzea. Kontzertua, gauzen arauzko antolamendua. Gauzen arteko harremana.
-
PAZIENTZIA
Zoritxarrak eta ezbeharrak indartsu eta kexatu gabe jasaten eta onartzen dakienaren jarrera. Kristauen dohaina, suminaren aurkakoa. Luzatzen ari den gauza bat lasai itxaroten edo lan baten iraupena jasaten dakienaren ezaugarria.
-
PERTSEBERANTZIA
Jarreretan eta ideietan edo gauzak egitean dedikazioa eta irmotasuna.
-
POSITIBISMOA
Pertsona batek bizitzaren aurrean duen jarrera errealista eta praktikoa.
-
POZTASUNA
Pertsona batek duen atseginezko sentimendua, bere aldeko gertaera bat dagoenean, edo desiratzen zuen gauza bat lortzen duenean, eta kanpora irribarre batekin adierazten da, barrez, etab.
-
SENDOTASUNA
Ezbeharrak jasateko, pasioei eusteko eta bertutearen praktikaren inguruko arriskuei aurre egiteko kemena ematen duen indar kardinala.
-
TALDE ESPIRITUA
Jendea harro sentitzearen maila erakundeko kide izateagatik, eta denak helburu komun baterako lan egiten ari diren sentimendua.
-
TOLERANTZIA
Besteen iritziak, ideiak edo jarrerak errespetatzea, norberarenekin bat ez badatoz ere.
-
ULERMENA
Beste pertsona baten sentimendu edo ekintzekiko jarrera tolerante eta adeitsua.
-
UMILTASUNA
Bere lorpen eta bertuteei garrantzia kentzen dion eta bere akatsak eta erroreak aitortzen dituen pertsonaren izaeraren ezaugarria.
-
Umore ona
Inguratzen gaituen gaitzean ez gelditzeko joera, baizik eta beti dagoen ontasuna bilatzekoa.
-
ZINTZOTASUNA
Itxurak ez egitea esaten diren edo egiten diren gauzetan.
-
ZUZENTASUNA
Pertsona zuzenaren ezaugarria. Duintasuna, begirunea. Zuhurtasuna, apaltasuna.